Se ha producido un error en este gadget.

miércoles, 17 de febrero de 2010

Hemen daukazue zornotzako lehieketarako idatzi nuen ipuina espero dut guztokoa izatea

DENA EGIA OTE DA, ALA AMETSA

Erle batek ziztatu izan balio; jaiki ote zitekeen hain azkar? Zer bururatu ote zitzaion, ba ari bat-batean? Ez nago ziur zergatik jaiki zen horren azkar baina denan beltz zegoen baita bere burua ere.
Ez zuen ezer ere gogoratzen, dena ilun zegoen bere barnean, parke batean zegoela iruditu zitzaion, baina ez zegoen ziur. Bera bakarrik zegoen, hotz asko egiten zuen eta ez zuenez ezer ere gogoratzen, beldurrez akabatzen zegoen,non bat-batean zerbaitek sorbalda ukitu zion, ez zen ezer egiteko gauza “blokeatuta” bezala zegoen eta zenbait entzun zuen
- Ondo al zaude?.
Oso ahots ahula zen ia-ia ez zen entzuten baina nahiko liraina zen eta ez dakit zergatik oso ezaguna egiten zitzaion ahots hura, baina ez zen gogoratzeko gai. Bira eman zuen eta bere aurrean emakume gazte bat zegoen oso ederra zen ile beltz luzea zeukan eta begi urdin handiak, nahiko altua zen. Aurpegian irribarre bat zeukan eta halako batean bestearengana jauzi egin zuen negarrez, eta galdetu zion zergatik ari zen negarrez emakume gazteak harriturik begiratu zion eta erantzun zion
- Zugatik orain dela 3 egunetik desagertuta bai zaude .
Besteak oraindik harrituago esan zion:
- Ez ditut zure sentimenduak apurtu nahi baina, nor zara? Eta ezagutzen banauzu esango al didazu ni nor naizen?
Emakumeak beragandik urrundu egin zen eta dena kontatu zion:
- Zu John Taylor zara, amerikarra eta hona etorri zinen lana dela eta, orduantxe ezagutu ginen, ni Nerea naiz, zure neskalaguna. Gogoratzen al zara oraintxe?
Hori azaltzean “flashback” antzera irudiak agertzen hasi zitzaizkion Jonhi bere buruan, horrek egundoko buruko mina eragin zion. Nereak bere etxera eraman zuen eta dena xehetasun guztiekin kontatu zion. Amaitzean ohea bat prestatu zion eta lotaratu ziren biak. Johnek oraingoz ez zuen askorik gogoratzen.

************************************

Gau hartan Johnek amesgaiztoak eduki zituen edo berak amesgaiztotzat hartu zituen, baina bere oroitzapenak ziren. Harriturik utzi zuena, ume polit baten irudia zen. Ile hori luzea, begi urdin handiak, argala eta larru zuri-zuria zeukana elurraren antzekoa.
Kafearen usainak esnatu zuen eta Nereari galdetu zion ea neskatxa hori ezagutzen zuen, baina Nereak ezezkoa esan zion, kafea hartzen ari zela. Nereak galdetu zion ea bere etxera joan nahi zuen eta Johnek baiezkoa eman zion.
Etxetik irten ziren eta Nerearen kotxea hartu zuten, kotxea BMW urdina zen, lau atekoa, bertara sartu ziren eta martxan abiatu ziren mutilaren etxeraino, ez zegoen oso urruti 20 bat minutura.
-------------------------------------
Bere pisua txikia zen eta oso arraroa, ez zuen altzairurik, ezta telebistarik ere. Bakarrik ohe bat eta maleta bat ikusten ziren. Maleta zabaldu zuten eta bertan ordenagailu bat zegoen, Johnek ordenagailua zabaldu zuen eta pizten saiatu zen, baina alferrik ezin izan zuen. Bitartean Nereak maleta gehiago miatu zuen eta argazki bat aurkitu zuen bertan John agertzen zen, bere ondoan beste bi pertsona zeuden; bata emakume gazte eder bat ile horia eta laburra zeukan; begi urdin politak, bestea neskatxa bat zen, hau ere polita zen, emakume gaztearen antza zeukan. Umeari begiratzean konturatu zen Johnek ametsetako umearen deskribapen berbera egin ziola, hura esnatzean, eta Johnengana abiatu zen. Honek argazkia arretaz begiratu zuen baina ez zuen gogoratzen nor zen emakume gazte hura, baina ume begiratzean bere ametsetakoa zela konturatu zen, atzealdera begiratu zuen eta bertan “New York 9/11/2001” jartzen zuen, hau altuan esatean ordenagailua piztu zen, harriturik geratu ziren biak, argazkia hartu eta ordenagailurantz itzuli zen, nor zen jakiteko, zer gertatu zitzaion, nortzuk ziren argazkikoak eta abar jakiteko.
Bat-baten ordenagailuko pantailan mezu bat agertu zen “ lana eginda al dago?” ingelesez jarrita. Mezua New Yorketik bidalia zen, eta bertara joatea erabaki zuen, Nereak ere joatea erabaki zuen argazkikoak, nortzuk ziren jakin nahi zuen. Baita ere zer gehiago ezkutatu zion jakin nahi zuen.
Bidai txartelak erostera joan ziren New Yorkera, azkeneko hegazkina hurrengo egunean irtengo zen 9,30etan. Nerearen etxera joan ziren. Nereak maleta egin zuen.

************************************

9,30etan hegazkina hartu zuten eta 6 orduren buruan New Yorkera heldu ziren, bertan 11,30ak ziren.Aireportutik irten ziren, eta taxi bat hartu zuten eta mezuan jarritako helbidera joan ziren. Leku hura oso iluna zen, eraikin guztiak apurtuak zeuden, baina hala ere bertara sartu ziren. Pisu hartan argazki ugari zeuden Nerearenak, Johnenak eta argazkiko bi emakumeenak. Argazkiak begiratzen geratu ziren eta batean argazkiko umea eta emakumearen aurpegian x bat zegoen gorriz margotua. Hau ikustean “flashback”-a etorri zitzaion bertan dorre biak jausi ziren momentua ikusi zuen, argazkiko emakumea eta umea bertan hil zirela ikusi zuen, eta gelatik irten zen kalerantz irten zen, Nerea bere atzetik joan zen, ez zekien zer gertatzen zitzaion Johni horrela handik joateko. Harrapatu zuenean bere aurrean jarri zen, John negarrez ari zen, dena azaldu zion eta esan zion bi pertsona horiek bere emaztea eta bere alaba zirela eta Nereak besarkatu egin zuen eta esan zion pisura berriro joateko jakitera zergatik galdu zuen oroimena eta zergatik joan zen euskal herrira.

Pisura berriro igotzean gizon bat zegoen argazkiei begira, gizona nahiko ederra zen, altua, ile beltza, begi berdeak larruazal zuria. Nerea ikustean harritu egin zen eta Johni galdetu zion
- Zer egiten du horrek hemen?
- Nirekin etorri da.- erantzun zion, ez zekien zergatik haserretu zen gizon hura.
- Zergatik ekarri duzu? Bera ezin da hemen egon.
- Arazo bat eduki dut, oroimena galdu dut eta zure mezua jasotzean hona etortzea erabaki dugu. Zergatik diozu bera ezin dela hona etorri?
Gizonak dena kontatu nahi zion baina ez Nerearen aurrean, baina Johnek bera aurrean egotea erabaki zuen. 30 minutu egon ziren eztabaidatzen, azkenean dena kontatu zion: “John Taylor zara, polizia ohia zure emaztea Shanon eta Kelly dira eta 2001eko irailaren 11n hil ziren dorre bikien istripuan. Urte hauetan guztietan istripu hori aztertzen ari zara nirekin batera, ni Marck Gibbs naiz, nik ere nire emaztea bertan galdu nuelako. Euskal Herrira joan zinen pista batek esaten zigulako bertan zegoela atentatu horrek eragin zuen gizona ..”
- Baina atentatua eragilea AL-QAIDA izan zen, telebistan agertu zen.
- Hori ez zen horrela geratu, hori zuk pentsaraztea nahi dute. – esan zion amorruz.
- Zergatik didazu horrelako amorrua? nik zer egin dizut.
- Zu Nerea Fox zara, Billy Foxen alaba.
- Bai- erantzun zion beldurrez.
- Zure aita zen atentatu horren eragileetako bat. Bera espia famatu bat zen eta G. Bushen lagun minak euren artean dena planeatu zuten.
- Badakit nire aita espia zela eta G. Bushen lagun ona baina berak ezin zuen hori egin. Nire aita ez da horrelakoa.
- Ez gutxi.
- Orduan John nigana hurbildu zen nire aitarengana joan eta hiltzeko.-esan zuen negarrez.
- Sentitzen dut baina hori horrela da - esan zuen Marckek ahots triste batez.
Orduan Nerea pisutik irten zen negarrez, John bere atzetik joan zen barkamena eskatzeko asmoz, baina Nereak ez zion jaramonik ere egin eta aurrera jarraitu zuen, bat-batean gizon batzuek Nerea hartu zuten eta kotxe batera bultzatu zuten Johnek kotxearen matrikula ikusi eta Markengana joan zen automobila nora zihoan esateko. Marckek bere ordenagailuan marka jarri eta bere GPSra konektatu ziren. Kotxea gelditzean hara joateko asmoa zeukan, baina Markek ez zuen bera hara joatea.
- Joan egin behar dut neska hori maite dut eta ez dut galdu nahi.
Hori esatean Marck liluratuta jarri zen eta bere lagunari pistola bat eman zion:
- Badakizu erabiltzen?- galdetu zion.
John irribarre egin zuen eta Marcken kotxera joan ziren. Nerea bahituta zeukaten tokira ailegatzean John ezer pentsatu gabe barrura sartu zen. Nerea aulki bateri lotua zegoen, negarrez eta bere atzean bere aita zegoen pistola batekin ere:
- Beraz zu zara dena korapilatu behar duzuna. Sentitzen dun laztana baina hil egin behar dut.
- Ni hiltzen banauzu ez zara hemendik bizirik irtengo ez bainago bakarrik eta.-Esan zion ziurtasun osoz.
- Bai zure lagun hura…
BOMM entzun zen bat-batean.
- Hilda egongo da honezkero. Ja ja ja ja. Barkatu laztana. Agur John.

BOMMMM.

***************************************************

Erle batek ziztatu izan balio; jaiki ote zitekeen hain azkar? Zer bururatu ote zitzaion, ba ari bat-batean?
Dena ametsa edo egiazkoa zen. Ez zekien ezer

No hay comentarios:

Publicar un comentario