miércoles, 17 de febrero de 2010

Oraingo honetan testu iruzkin bat daukazue

Goi Mendizaletasunaren Kontra (testu iruzkina)

Esku artean daukagun testuan igorleak goi mendizaletasunari buruz daukan iritzia objektiboa da. Beraz argudiozko testu bat da.

Testu honen egilea Xabier Mendiguren Elizegi da, eta Euskaldunen Egunkarian argitaratua izan zen,hau da prentsa idatzian, orain egunkari hau itxita dago. X. Mendigurenek liburu ugari ditu idatziak eta editore lan egiten du. Nire ustean albiste hau garai konkretu batean argitaratu zen, hain zuzen ere R. Agirre Aconcaguatik etortzean testuan 21. lerroan “Oraintsu etorri da Ramon Agirre Marron Aconcaguatik” aipatzen den bezala.

Nik testu hau iritzizko generoan dago, gainera kazetaritza-artikulu (iritzi-artikulua) azpisailean. Erabiltzen dituen argudioak oso egokiak dira nahiz eta falazia bat agertu 58.lerroan “guardia zibilak baino askoz abertzale gehiago hil dituela mendiak”.

Igorlea, lehen esan dudan bezala X. Mendiguren da, hartzailea berriz, Euskaldunen Egunkaria irakurtzen duten pertsonak dira, baina nire ustez, goi mendizaletasuna maite duen jende gazteari igorrita dago artikulua. Testua euskaraz idatzia dago. Kazetariak erabilitako hizkuntza ulergarria eta esaldi laburrak erabiltzen ditu. Irakurtzeko erreza da, beraz esan dezakegu hizkuntza kolokialean idatzita dagoela testua.

Bertan gaia agirikoa da, hau da, era argi batean ageri da, igorleak behin eta berriz aipatzen du eta ikus dezakegunez 1., 2. eta 3.lerroetan “mendizaletasunaren kontra nago, hain zuzen ere goi mendizaletasunaren kontra zehazkiago esanda” eta 62.lerroan “goi mendizaletasunaren kontra nagoela”.

Testuaren egitura berak esaten digu argudio testua dela, hau da, hasieran tesia dauka ondoren argudioen gorputza eta azkenik ondorioa, tesia biribiltzen du.

Lehen aipatu dudan moduan, igorleak esaldi laburrak erabiltzen ditu, baina esaldi labur horiek hasieran eta amaieran erabiltzen ditu erritmoa arintzeko. Argudioetan zertzen denean erritmo hori moteltzen da, zeren eta erabiltzen dituen esaldiak luzeagoak dira.

Testuaren egokitasuna, kohesioa, koherentzia eta nolakotasun estetikoa agerikoa da, nahiz eta erabilitako modalizatzaileak ez izan oso arruntak testua idazteko orduan. Berak erabiltzen dituen modalizatzaileak ahozkoak dira “baten bat haserretzen bazait ere”, “exajeratzen ari naizela esango dit baten batek” etab.

Igorleak hau da, X. Mendiguren, hartzailearengandik hurbil kokatzen da, eta horretarako 1go pertsona erabiltzen du. Adibidez: “eta denok pozik: gu gaituk gu, izatekoak!...eta seguru gaude…” 33.lerrotik 35.lerrora.

Hartzaileak sinetsi egiten du esaten duena; testuak hori egin nahi baitu, hau da, hartzailea konbentzitu nahi du eta horretarako lehen esandako 1go pertsona erabiltzen du, hau da hartzailea inplikatu nahi du testuan bertan.

Nahiz eta testuak urte batzuk izan (egunkaria itxi zutenetik, 2002 edota 2001-etik atzera), ez du gaurkotasuna galdu. Gaur egun daukagun arazoa da, berak esaten duen moduan “gero eta jende gehiago alpinismoa egiten ari da eta gero eta jende gehiago hil egiten da hau egiten nahiz eta segurtasun ugari eduki”.

Xabier Mendigurenek iritzizko artikulua idazteko gaia erraza hautatu du bere iritzia ondo adieraziz eta behin eta berriz errepikatuz. Testuaren egitura oso egokia da, gainera hartzailea inplikatu egin du bere artikuluan eta erabilitako arrazoiak oso onak dira nahiz

No hay comentarios:

Publicar un comentario