domingo, 16 de mayo de 2010

Hona heman txanogorritxuren ipuina baina era erradikal batean aldatua.


Valkiriaren sorburua


Ernest Miller, zientzialaria festan batera joateko asmoa zeukan. Bere alabak ere berarekin joan nahi zuen, Ava Miller, Ava 17 urteko neska oso ederra zen bere amaren antzekoa, bere ama gaixotasun batengatik hil zen duela 6 urte, argala eta altua, gorpuzkera onekoa, aurpegi borobila zeuzkan, ezpainak txikiak, baita bere sudurra ere. Begi berde ederrak eta handiak zituen eta ile hori-hori eguzkia bezalakoa eta luzea.Aitak azkenean konbentzitu egin zuen bihar lan egin behar zuelako, Ava zaintzaile mosuan egiten zuen lan. Bere aita, Ernest trajez zihoan. Oso egun garrantzitsua zen Alemanian, zeren eta Adolf Hitleren urteguna baitzen eta honek festa eder bat egin zuen, eta bertan zeuden Hitlerren lagunik onenak: neskalaguna, emaztea, seme- alabak eta abar. Baina Avak arazo bazela eta ezin izan zuen joan. Festa gauean izan zen etxe eder eta handi batean, bertan afaldu zuen Ernestek, afaria oso gozoa zegoen. Handik denbora batera Ernest Millerek etxera joan behar izan zuen, Ernestek lana baitzuen hurrengo egunean.Erneste zientzialaria zen.

Avak, Alder izeneko mutikoa zaintzen zuen, mutikoak 8 urte zituen ile beltz-beltza zuen eta begi berde eder eta handiak, oso argia zen, baita bihurri samarra. Ava Alder eskolatik hartu eta berarekin egoten zen parkean jolasten baina egun arten euria zegoen eta Avak Alder etxera eraman zuen, bertara ailegatzean Ava etxeko gauzak egiten hasi zen bere neskamearekin batera. Handik minutu gutxi batzuetara Alvert asper-asper eginda zegoen eta Avak ezkutaketara jolastea proposatu zion, eta horrek baietza eman zion eta bera gelditzen zela esan zion, eta Ava zenbatzen hasi zen, ehunera iristean mutikoaren bila hasi zen etxe guztian zehar, etxea oso handia zen eta gela ugari zituen baina Avak etxea oso ondo ezagutzen zuen han jaio eta hasi baitzen, ezkutatzeko leku guztiak ezagutzen zituen; balkoiko otzara handia edota armairua, jantokian, egongelan sofen artean zegoen lekutxoa eta abar. Ezkutaleku guzti-guztiak ezagutzen zituen, baina nahiz eta abantaila hura eduki ez zuen mutikoa aurkitu, toki guztiak miatu zituen baina ez zuen mutikoa aurkitu. Pentsatzen geratu zen korridorean, eta galdera bat egin zion bere bururari: “Non ezkutatuko zinateke 8 urteko umea bazina?”. Eta bat-batean hotzikara sumatu zuen lepoan, bira eman eta han zegoen atea, aitaren bulegoko atea, bertara ezin zen inor sartu berak baimena eman ezean baina Alvertek hori ez zekien Avak ez baitzion ezer hori buruz esan eta aurkitu egin behar zuen aita etorri baino lehen. Eskua eskulekura hurbiltzen hasi zen, bihotzen taupada arinduz zihoan, gutxi falta zitzaion, eskulekua heldu zuenean hotzikarak gehitu egin ziren, bere taupadak bakarrik entzuten zituen, atea irekitzera zihoanean esku batek lepoa ukitu zion eta salto bat egin zuen oihu handi batekin batera. Mutikoak oihu hori entzutean barreka hasi zen, Avak ez zuen barrerik egin baina mutikoak bere oihua imitatzean barreka hasi zen, eta askaria hartzera joan ziren.

Geroago Avak mutikoari etxera lagundu zion eta etxera itzuli zen berriro ere. Baina kaletik zihoala zarata bat entzun zuen izutu egin zen eta korrika hasi zen, baina zarata entzun zuen lekura abiatu zen zer gertatu zen jakinarazteko. Hara ailegatzeko kale bat falta zitzaion baina farola baten atzean ezkutatu zen zarata egin gabe, eta bertan dena ikusi zuen polizia ugari zeuden denak naziak, noski, eta lurrean gizon bat zegoen errukia eskatzen baina poliziek ez zioten jaramonik ere egiten eta jo egiten zioten Ava beldurtuta zegoen. Polizien hanka artetik gizonaren aurpegia ikusi zuen eta malkoek bere aurpegia busti zuten, bat-batean beste zarata bat entzun zuen, tiro bat zen naziek gizona hil zuten. Ava beldurraren beldurrez ezin zen mugitu, ez zuen bere gorputza bere menpe eta halako batean nazi bat hurbildu zitzaion, nagusia zen, bere aita baino urte batzuk bakarrik. Naziak bere aurpegia ikustean ezagutu egin zuen, bazekien nor zen bera:

- Zu Ernest Milleren alaba zara ezta?.

Avak baietza eman zion buruarekin gora eta behera eginez. Naziak bere aita jenio hutsa zela esan zion eta bere lagun oso ona. Ava harriturik zegoen. Naziak etxera eramango zuela esan zion eta honek ez zuen izan adorerik ezetza emateko eta baietza eman zion berriro ere buruarekin.
Etxera heltzean tinbrea jo zuten eta Avaren aita irten zen Ava ikustean pozik zegoen baina bere ondoko nazia ikustean aurpegia erabat aldatu zitzaion beldur aurpegia zeukan eta Avari etxe barnean sartzeko esan zion honek ezer esan gabe etxera sartu zen. Ernestek atea itxi zuen eta naziak berarekin hitz egiten hasi zen, bere alabari buruz, hasieran dena ondo zihoan, baina naziak esan zion jenio hutsa zela eta bere esperimentuak ezin hobeak, eta horrek harritu egin zuen Ava “zergatik interesatzen zitzaion gizon muskulutsu eta burugabe horri aitaren lana?”. Beraz, atearen atzean geratu zen entzuten badaezpada ere. Naziak galdetu zion ea beste torturaren bat zeukan pentsatuta judu nazkagarri horientzat eta Avaren aitak esan zion horretan ari zela. Avak ezin zuen sinetsi entzuten ari zena eta bere logelara sartu zen, negarrez. Hurrengo egunean aita etxetik irten zenean, bere aitaren bulegoan sartzea erabaki zuen hori egia balitz jakinarazteko. Atera heltzean aurreko eguneko hotzikarak sumatu zituen, baina bere adore guztiarekin aurrera egin zuen eta atea di-da batean zabaldu, sartu eta itxi egin zuen, bere bihotzen taupadak handitu egin ziren hori egiten iraun zuen guztian, eta bulegoan zegoenean jaitsi egin ziren. Begiak zabaldu zituen eta harrituta zegoen bertan zegoenarekin. Bulegoaren ezkerraldean Hitlerren koadro bat zegoen, oso handia zen. Bulegoaren erdialdean mahai handi bat zegoen, egurrez eginikoa eta mahaien alboetan nazien sinboloa, hau da esbastika zegoen. Eta beste aldean liburu ugariko armairua zegoen: biologia, anatomia,historia eta abarreko liburu ugari. Ava bulegoko mahaira joan zen. Mahaiak lau tiradera zituen, hiru zabaldu zituen, eta ez zuen ezer aurkitu. Falta zitzaion tiradera ezin izan zuen zabaldu giltza bat behar zuelako. Baina ez zuen amore eman eta bere buruko ile-urkila hartu eta tiradera zabaltzen saiatu zen, denbora luze bat eman zuen baina azkenik zabaltzea lortu zuen. Bertan koaderno bat aurkitu zuen, bertan esbastika bat zegoen zegoen eta azpian froga zientifikoak jartzen zituen.Avak liburua ireki zuen eta irakurtzen ari zela konturatu zen bere aita nazi zientzialaria zela eta juduekin esperimentuak egiten zituela, dena zegoen han nola egiten ziren izandako zoritxarrak baita argazkiak ere dena liburu horretan zegoen, ezin zuen sinetsi bere aita horrelako munstroa zenik. Liburua itxi zuen eta gorde eta handik irten zen negarrez joan zen bere logelara joan zen eta ohean etzan zen burua eskuen artean zuela, halako batean amonaren argazkia ikusi zuen eta konturatu egin zen zergatik joan zen amona etxetik. Amonak bazekien aitak egiten zituen froga horren berri eta horregatik alde egin zuen. Argazkia hartu eta pentsatzen geratu zen denbora batez eta amonarengana joatea erabaki zuen, ezin zuen horrelako gauzak egiten zituen gizon batekin bizi, berak ez zuen hori onartzen. Maleta hartu egin zuen, neskameari Starsburgorako treneko txartela hartzeko eskatu zion, eta honek txintik ere esan gabe esana egin zuen. Neskamea txartela hartu bitartean Avak, paper zati bat eta boligrafo bat hartu zituen eta aitari gutun bat idatzi zion.

Neskame txartelarekin joan zen etxera taxi batean, Avak neskameari txartela hartu eta taxian sartu zen eta tren geltokira joateko eskatu zion gidariari eta honek azkar batean tren geltokira eraman zuen. Bien bitartean, Ernest etxera heldu zen, bere bulegoan sartu zen eta Avaren gutuna ikusi zuen ,mahai gainean. Eta gutunak zera zioen:
“Aita maitea, atzo gauean zuri eta gizon horri hitz egiten entzun nizuen, hasieran ez nuen sinisten entzuten nuena baina gaur zure bulegoan sartu eta dena ikusi zuen zuk NAZI madarikatu horretako bat zara, ez dakit nola egin zinen horrelako eta ez zait inporta. Orain dena argi daukat eta honekin jakin dut zergatik amama etxetik joan zen. Ni berarekin joango nahiz ez zaitut berriz ikusi nahi beraz, ez etorri nire bila, Ez zaitut horrela ikusi nahi. Agur aita”
Ernestek hau ikustean amorrua sentitu zuen, dena galdu zuelakoan zegoen, eta hori horrela zen, lehenik bere emaztea, ondoren bere ama joan egin zen eta orain bere alaba . Hau ikusita bera lan egiten zuen lekura joan zen gau hartan bere nagusiekin berba egitera.

Ava trenean zegoen jada eguzkia irten egin zen eta kamino erdia eginda zeukan Strasburgorako, gero eta urduriago zegoen Naziak trenera igotzen zirenean badirudi bere aitak ulertu egin zuela bere ikuspuntua, baina bere barnean arraroa egiten zitzaion. Amorru asko zeukan bere barnean batez ere nazien aurka eta orduan bururatu zitzaion zeukan liburuan bere aitak zeukan apunte guztiak orrietan apuntatzea, ez bakarrik juduen torturena, bizik eta beste herrialdeak konkistatzeko planak, pertsona nagusien izenak eta abar apuntatu zituen. Hurrengo egunean Strasburgora iritsi zen, tren geltokian nazi batzuk zeuden jendeari pasaportea erakusten ilara handia zegoen. Ordu erdi itxaron behar izan zuen, pasaportea erakutsi zion naziari hori denbora batez egon zen pasaporteari begira eta beste nazia ere pasaporteari begiratzen geratu zen, Ava urduri jartzen ari zen, naziak pasaportea eman zion eta pasatzeko esan zion. Bere bihotz taupadak murriztu egin ziren baina naziak deitu egin zionean bere bihotz taupadak handitu egin ziren, atzera begiratu zuen eta naziak Avari jausi zitzaion zapia eman zion, neskatxak eskerrak eman zizkion, buruan jarri zuen eta taxi bat hartu zuen. Orduan beste nazi bat agertu zen. Oso handia zen muskulutsua, beso erraldoiak zituen eta bere begirada hotza zen. Ezaugarri honek ikustean gogoratu egin zuen nor zen “Eigenbrötler”, hau da , otso bakartia. Eigenbrötlerren begirada berearekin elkartu zen, eta Avarengana hurbiltzen ari zen, honek erreakzionatu eta txoferrari martxan jartzeko eskatu zion. Hori esaterakoan Eigenbrötler gainean zeukaten baina txoferrak saihestu egin zuen eta arin batean irten ziren handik irten ziren. Ava harrituta galdetu egin zion nor zen eta honek esan zion François zuela izena eta bere amamak esan ziola bere bila joateko eta zaintzeko. Ava haserre esan zion zer dela eta zaindu behar zuen eta honek esan zion ea txoriburua zen ea zergatik uste zuen zuela Eigenbrötler bere atzetik. Honek bi sorbaldekin gorantz egin zuen eta Françoisek ikusi egin zuen eta dena kontatu zion:
- Zu etxetik joan zinen gauean Ernest Miller bere nagusiengana joan zen eta ez zuela honekin jarraitu nahi esan zuen, guztiarekin amaitu nahi zuen, eta Frantziara joan bizitzera baina bere nagusiak ez zuen horrela pentsatu eta hil egin zuen, gero patruila bat bidali zuen zure etxera bertako guztiak hiltzeko zu ez zeuden bertan beraz neskamea torturatu egin zuten non zeuden jakinarazteko, hori jakitean hau ere hil egin zuten – Avaren aurpegi oso bustita zegoen malkoak zirela eta – orain zure bila daude eta zu hil nahi zaituzte zeren eta badakite zuk badakizula torturen berri baita estrategien berri. – pausagune bat egin zuen Françoisek eta jarraitu zuen- orain Frantziara eraman behar zaitut.
Avak baiezkoa eman zuen, baina lehenengo bere amarengana joan nahi zuela esan zion, mutilak baiezkoa eman zion. Gaua zen, eta François ostatu batean geratu zen bertan gauas pasatzeko, bi gela hartu zituzten, baina lehenengo afaldu egin zuten . François afariaren erdian altxatu egin zen telefonorantz, bertan zenbakiak markatu eta dei bat egin zuen hizketaldi guztia frantsesez zen Avak ez zuen ezer ulertu, ondoren itzuli egin zen, eta afaltzen jarraitu zuen. Afaldu ondoren Avak bere txostena bukatu zuen bere aitaren apunteekin eta ondoren beste koaderno batean naziak bukatzeko plan bat elaboratu zuen bere aitari hartutako koadernoan bertan Valkiria izena zegoen, plan hau ez zegoen bukatuta baina bere aitak ez zuen naziak bukatzeko egin baizik eta istilua zibilak eta milioika esklaboen altxamendurako plan bat zen. Avak plan horri aldaketak egin zizkion eta naziak bukatzeko plana egin zuen.
Hurrengo egunean goiz jaiki egin ziren taxia hartu eta Avaren amamaren etxerantz joan ziren, amama basoan bizi zen etxe handi batean, etxea hesi batez inguratua zegoen. Françoisek kotxe zuhaitz baten atzean ezkutatu zuen etxetik hiru bat metrora, honek esan zion bere amamarengana joateko eta azkar batan taxira eramateko ezin zutela denborarik galdu. Valkiria plana hartu zuen, poltsa batean sartu zuen. Eta bere amaren etxera joan zen atea jo zuen eta atea ireki egin zen,nahiz eta arraroa izan bera aurrera egin zuen, egongelara sartu zen eta amama ikusi zuen besaulkian, bere aurpegian beldurra zegoen marraztuta, bere atzera begiratu zuen eta bertan zutik Eigenbrötler zegoen, Ava izuturik zegoen, orduan Eigenbrötler Valkiria plana emateko esan zion Avari, honek ezezkoa eman zion eta gizonak esan zion ez bazuen egiten bere amama hil egingo zuela bere aurrean, eta horrela ere ez bazion esaten torturatu egingo zuela gau eta egun. Ava beldurraren beldurrez ia ezin zen mugitu bai Eigenbrötlerren pistola bere amamaren aurrean ikustean poltsatik Valkiria plana atera zuen eta berari emateko momentuak tiro bat entzun zen Avak begiak itxi zituen tiroa entzutean, malkoak atera zitzaizkion begietatik eta Valkiria plan lurrera bota zuen. Hiru bat minutu egon zen begiak itxita zeuzkala baina berak uste zuen gehiago zirela. Bero sumatu zuen eta begiak ireki zituen, sua ikusi zuen eta François leihotik, Avaren amama ateratzen zegoen, Avak haurrera begiratu zuen eta Eigenbrötler ikusi zuen etzanda lurrean, odol ugari zuen bere ondoan, eta Valkiria plana bere eskuen artean, hartzera joan zen baina Eigenbrötler mugitu egin zen eta beldurraren beldurrez etxetik irten zen, Françoisek besotik obatu zuen eta korrika kotxera eraman zuen, martxan jarri zuen eta bat-batean leherketa ikaragarri bat entzun zen, Avaren amamaren etxea zen, Ava bere amamarengana hurbildu eta besarkatu egin zuen.
_ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ __


Parisera heltzean Françoisek Frantziako armadara eraman zuen bertan emakumeei izenak aldatu zizkieten eta beste lurralde batera bidali naziak ez aurkitzeko.


**************************************

1994ko urtarrilaren 20an atentatu bat egin zen Hitlerren aurka, nahiz eta bereri ezer ere ez gertatu. Atentatu hau Valkiria egintza izeneko planean oinarritutako estatu golpea izan zen Claus Von Stauffenbergen esku.
Beraz Valkiria plana berreskuratu zuten naziek, eta berriro ere istilu zibilak eta milioika esklaboen altxamendurako plana bilakatu zen .

No hay comentarios:

Publicar un comentario