domingo, 16 de mayo de 2010



Mendekua

Domeka zen eguzkiak argitasun berezia zekarren. Goizeko hamarrak ziren.. Sekulako jendetza zegoen. Kalean musika alaia eta berbots itzela entzuten zegoen, kurtso bukaerako azterketa finalak amaitu zirela ospatzen ari ziren gazteak, denak guztia pozik eta alai zeuden.
Gazte guztiak euren litronekin,tabakoarekin eta preparatutako porroekin zihoazen Pariseko gazte toki famatuenera ,bertan landa ugari daude eta ibai handi bat, eguna lagunekin igarotzera zihoazen, eta ondo baino hobeto pasatzera: neskak edo mutilak ezagutzera, jende berria ezagutzera baina kurtso bukaerako azterketen ospakizunak ez dira dena alkohola eta tabakoa, koadrila guztiek ez dute horrelako gauzak egiten.
Bi ordu igaro ziren eta koadrila gehienak ia mozkortuta edo tabakoa erretzen zeuden. Giroa oso polita zen.
Baina bat-batean petardo baten hotsa entzun zen, eta denak zer gertatu zen ikustera zihoazen bizkor. Jende artean mutiko baten gorputza zegoen, ez zuen arnasten eta ez zen mugitzen, hilda zegoen. Petardoaren hotsa izan beharrean pistola baten zarata izan zen, mutikoak tiro bat buruan zeukan, Pariseko mutiko bat zen Pierre Lemonde deiturikoa, mutil hau oso gaiztoa zen, iskanbiletan sartuta beti eta irakasleei gauzak edozelan eta edonola hitz egiten. Zatara entzuten zen, baita negarrak ere.
Polizia ailegatzean inor etxera ez joateko esan zuten eta denak bertan geratu ziren eta poliziek polizia-etxera eraman zituzten. Ikasleak banan-banan deitzen dituzte detektibe pribatuarekin hitz egiteko, hau Michael Grisson du izena eta munduko detektiberik onena zen, gizon baxua 45 bat urtekoa baina bere itxura ez zen zaharrarena gaztearena baizik. Ikasleak interrogatzen hasi zen baina ez zuen ezer arrarorik aurkitu batzuk tristuraz zeuden beste batzuk amorratuta baina ez zuen erruduntasunik aurkitu euren keinuetan. Irakasleei tokatzen zaie orain. Hemen ere ez zuen ezer aurkitu azkenengo irakaslea heldu zen arte, Igor Rueda zuen izena, Euskal Herrikoa gizon altua zen 25 urtekoa gutxi gorabehera, gazte dirudi hau ere, eta bat-batean Michael-ek galdera bat egiten zion:
- Non zeuden domekako goizeko hamarretan kurtso amaierako azterketen ospakizunean?
Rueda irakasleak beste irakasleekin zegoela esan zuen, ospakizunean.
- Uste dut momentu batean ez zeundela hamabiak aldera desagertu zinela esan didate?
Komunera joan behar zuela esan zion eta gero ez zituela bere adiskideak aurkitzen.
- Zuk hil al zenuen mutikoa?- galdetu zion bat-batean. Honek ezetza eman zion baina Michalek beste gauza bat uste zuen. Galderak egiteari bukatu zuen eta joateko eskatu zion.
Orduantxe Michael itaunketa guztiak aztertzen hasi zen, bere susmoak egiazkoak ziren Igor Rueda erruduna zen erruduntasun keinuak egin zion eta ea berak hil al zuen mutikoa galdetzean beldurra ere sartu zitzaion. Eta zer egin zuen galdetzean gezur keinuak egin zituen. Beste irakasleei galdetzen zien Igor normalean duen portaera eta honek apur bat arraroa zela esaten zuten arazo ugari izan zituela Pierrekin eta mutila eskolatik bota nahian zebilela egin zionagatik.
Froga hauek epaitegira eraman zituen baina epaileek ez zioten kasurik egin Michael oso haserre zegoen bere laguntza eskatu eta ondoren kritikatu.
Michaelek bazuen susmagarri bat eta bere etxera joateko prest zegoen.
Hurrengo eguneko bederatzietan Igorrek klasea daukanean bere etxera joan zen, Michael dena begiratzen hasten da ez zuen pistolarik aurkitu, baina bai alkandora bat odolez beteta. Bere laborategira eraman zuen alkandora eta proba batzuk egin ondoren Pierren odola zela aztertu zuen eta bere arma eta eskuburdinak hartuta Igor kartzelara eramatera joan zen. Bere kotxea hartu zuen eta ziztu bizian habiatu zen da klasera sartu egite zen eta bertan Igor zegoen frantseseko klase bat ematen eta esaten dio Igor-rek:
- kartzelara eramango zaitut badakit zer egin zenuen etorri hona oraintxe bertan!- esan zuen oso altu.
- Inoiz ez naiz entregatuko.- esan zuen Igorrek leihotik salto handi bat eginez.
Michaelek berdina egin zuen eta bere atzetik korrika hasi zen. Igor hirirantz zioan, D´onille kalerantz. Minutu batzuk korrika egin ondoren Michelekek bere pistola atera eta tiro bat egin zuen, Igorri hankan jo zion eta horren ondorioz ia ezin zuen korrika gehiagorik egin. Michaelek zamatik hartu eta ukabilkada batzuk eman zizkion.
Egun bat geroago Igor kartzelan zegoen eta juizioa zuen, epaileak guztia entzun eta ados zegoen baina ezin izan zuen Igor zigortu zeren eta berak lortutako frogak Igorren etxean zeuden eta berak ez zion baimenik eman hara sartzeko beraz kalean hutsi behar izan zuten.
Hurrengo egunean hilik agertu zen Igor nota batekin egindakoa asko sentitzen zuela eta ezin zuela bizirik jarraitu zioen kartak, egun berean Michael ere desagertu zen.
Poliziak Igorren gorputza mugitzean argazki bat aurkitu zuten eta bertan Michael eta Pierren argazki bat zegoen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario