miércoles, 17 de febrero de 2010

hemen daukazue nik egindako argudio testua espero dut gustatzea


Hirietako trafikoaren kontra nago


Hirietan dagoen trafikoa gero eta handiagoa da, milaka auto, autobus, kamioi etab daude gure kaleetan.

Horrek arazo ugari sortu du bertan bizi den jendearentzat.

Horrez gain trafikoak higidura moteltzen du eta orain lanera joateko hamar minutu gehiago behar duzu, nahiz autobusez edo kotxez joan. Horrela jarraituz gero ia ordubete arinago irten beharko dugu etxetik.

Gainera trafikoak gure osasuna kaltetu egiten du, gero eta ke gehiago dago kalean eta horrela dabil jende gero eta arnasteko arazoekin batez ere asma duen jendeak, gero eta jende gehiago dago medikuarenean eta ospitalean arnasteko arazoak dituelako.

Baina arazoak ez dira bakarrik gure hirietan gertatzen, trafikoa dela eta beste herrialde batzuk kutsatzen ditugu, hau da hirugarren munduan bizi diren jendearena. Bertan, euri-azidoak gertatzen dira eta bertako landaretza suntsitu egiten du, eta bertako jende ez du gauza handirik jateko.

Honi aurre egiteko prebentzioak hartu beharko genuke ahalik eta arinen hasita. Hauek dira hori lortzeko ideia batzuk:

Autoa hartu ordez garraio publiko gehiago erabili tokietara joateko batez ere hirietara joaten zaretenak lan egitera, eta baita bertako jendea erabili beharko du.

Beste irtenbide bat oinez ere ibilbidea egitea da, gainera ibiltzea osasungarria da. Osakidetzaren azterlan batetan populazioaren %15 gainzama zeukala aztertu zuten.

Hori guztia egiten bada osasun egoera ugari konpondu egingo dira. Eta ez bakarrik gure inguruan baita hirugarren munduko lurraldeetan, zeren eta euri azido gutxiago egongo zen eta ez zen horrenbesteko nutrizio faltarik egongo, horrek ez du nahi esan hirugarren munduak ez duela gose gehiagorik pasako baina bai janari apur-apur bat egongo dela gutxienez.

No hay comentarios:

Publicar un comentario